Egun argia gaurkoan
Zein berri dugu oraingoan
Nire ingurua
Hazten doa abiadan
Ez dut parte hartu nahi
Ez nago ados ezertan
Gaztetik lehian
Zein ote da honen gakoa
Nahikoa da
Ez al gara ohartzen ezberdintzea dela
Izatez ulertu nahi dut guztia
Nahiz eta jakin askotan ezinezkoa dela
Beharra dugu
Burniz josita ingurunea
Atzo ere jan eza afrikan
Zer izango da gaurkoan
Albisteetan zoritxarrekoak nagusi bestaldetik
Euskal herriari buruz ez akordiorik
Izatez ulertu nahi dut guztia
Nahiz eta jakin askotan ezinezkoa dela
Hitzetan gaituzte nahasten
Eta irudiak manipulatzen
Azkenik gura dutena
Izatez ulertu nahi dut guztia
Nahiz eta jakin askotan ezinezkoa dela
Hitzetan gaituzte nahasten
Eta irudiak manipulatzen
Egun argia gaurkoan
Zein berri dugu oraingoan