menu-iconlogo
huatong
huatong
avatar

Norbere Akaberari Buruzko Mintzaldia

Kautahuatong
paulaamarquardthuatong
Letras
Grabaciones
Egia da heriotzaren lumak

Lurreratuko nauenean ere

Bizitzak berdintsu iraunen duela munduan

Ni hilda biharamunean eguzkiak

Argituko du oraindik

Eta trena ohi bezeala geldituko

Da bost minutuz geltokian

Ohh

Eta itsas bazter honetan hausten diren

Olatu uherrak

Etenik gabe helduko dira

Hondartzaraino ahalez eta ezinez

Bazterrean bazterrean bazterrean desegitera

Eta ene izterreraino inguratu den karramarroa

Bihar

Beste inorengana ailegatuko da

Zangozabal eta zangozabal eta haztamuka

Eta berreala aldenduko da oraintxe

Ihesean aldentzen den bezela

Eta ez dut enekin eramanen ez eguzkia

Ez trena ez karramarroa

Neu bakarrik eroriko naiz zulora eta egundoko

Egunik bakartiena izango da

Eta mundua orohar ez da ene hutsuneaz ohartuko

Ortzean zehar iragandako basahartearen hutsuneaz

Baino gehiago

Eta niez dela galera ikaragarriaez naiz

Harrezkero enea izanen

Eta ez ote dut esango orduan

Eta ez ote dut esango orduan ematan bezala

Eta ez ote dut esango orduan

Eta ez ote dut esango orduan ematan bezala

Ez dut nahi

Ez dut nahi

Ez dut nahi

Ez dut nahi

Dena dela ekipairik gabe joanen naiz

Gehiengoarengana

Eta laban zorrotzaileak enparantza bazterrean

Betiko antzera xirula joz

Eta labanak finduko ditu

Zorroztarriaz

Izar niminoak eginez

Izar niminoak eginez

Ez dut nahi

Más De Kauta

Ver todologo