menu-iconlogo
logo

Izarren hautsa

logo
歌词
Izarren hautsa - Erramun Martikorena

Izarren hautsa denbora zehar bilakatu zen bizigai

Materiaren ordenamenduz noizpait ginen handik ernai

Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera

Atsedenik hartu gabe lanaren bidez goaz aurrera

Kate horretan denok batera lurrari loturik gaude

Gizonak du ingurune bat menperatzeko premia

Borroka hortan bizi da eta hori du bere egia

Ekin ta ekin bilatzen ditu saiatze hortan ezin gelditu

Arauak eta argia bide berria noizbait aurkitu

Bizi lege noizpait erditu hortan jokatuz bizia

Gizonen lana jakintza dugu ezagutuz aldatzea

Naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea

Eta indarrak sakon errotuz gure sustraiak lurrari lotuz

Bertatikan irautea ezaren gudaz baietza sortuz

Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak

Heriotzaren ukazioan diren ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz

Ibiltzen joanen direnak gertakizunen indar ta argiz

Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri

Herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri

Guztian lana guztien esku jasoko dugu zuzen ta prestu

Beren bizitzen edargai diru zakarrak bihotzik eztu

Lotuko dugu gogor ta hestu haz ez dedin gizonen gain

Haz ez dedin gizonen gain

Izarren hautsa Erramun Martikorena - 歌词和翻唱