Igandea ate joka dut
Pertsianako zirrikituetatik
Altxa zaitez alfer
Hori oihukatuz leihoaren
Bestaldetik
Atzo jainko izatera jolastu genuen
Eta gaur berriz
Deabruak infernura eraman
Nazala berarekin
Berarekin
Beti gazte izango ginela
Zin egin genion elkarri
Eta bihar zer guri bost
Altxa kopak topa orainari
Bart heroiak izan gara
Gure hiriko kaleetatik
Nahiko aski dela esan diot
Esnatzean nire buruari
Gau alaiak goiz goibelak
Betikoa beti berdin
Asteroko lezioa
Ez dut oraindik
Ikasi ez dugu ikasi
Indarrek botata utzi naute
Seigarren martxa sartu genuen beldur barik
Ez genuen jakin
Garaiz balaztatzen
Lagun arteko tragoei ezetz esan ezin
Orain hemen nago
Sabaiari so
Nagiak kentzen saiatzen biharamunari
Gauarekin joka
Egunak niri gol
Huts eta bat benetan ez dut tranparik egin
Gau alaiak goiz goibelak
Betikoa beti berdin
Asteroko lezioa
Ez dut oraindik ikasi
Ez dugu ikasi
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak goiz goibelak
Gau alaiak